Gure Auzoa
Olaberriaren mugak hauek dira: iparraldetik Behobia auzoarekin, hegoaldetik Oiartzunekin, ekialdetik Meaka auzoarekin eta mendebaldetik Lapitze eta Kateako landa auzoekin. Bere izena, ola berria adierazi nahi duena, Santxotenea errotarengandik hurbil zegoena aipatzen du. Ziur aski, uraren indar eragilea erabili zuen lehenengo burdinola irundarra izan zen. Burdinola hau aipatzen dituzten lehenengo idatziak aurkitzeko 1500 urteraino atzera egin behar da. Nabarmenetariko bat izan beharko zen, Irunen zenbat ola edo errota zeuden kontutan izanda, eskualdetik ezezik aranetik pasatzen den ibaiari ere izena eman zielako.
Bi alderdi nabarmendu behar dira auzo honetan: landatarra eta hiritarra. Lehenengoa, autopistako zubitik harantz, baserriz, errota zaharrez, bordaz eta beste eraikinez geroz eta elkarrengan barreiaturik osatuta dago. Aipatzeko Perujaran, Santxotenea, Bekoerrota, Paraisu, Estebenea, Mendiondo, Iguiñiz, Legabide, Aramburu edo Zamora historiadun baserrien izenak besteak beste. Hauetako batzuk zutik mantentzen dira eta birgaitu egin dira. Beste batzuk ordez, beraien izena hartu dituzten eraikin berriei bidea eman diete.
Hiritar alderdia dela eta, ia Irungo alde zahar osoa Olaberriari dagokio, Jesus, Larretxipi, Kontrakale, Peña, Eliza, Eskoleta eta San Martzial kaleak edo Urdanibia Plaza, adibidez, non Santxo de Urdanibia ospitale zaharra kokatzen den lekua, gaur egun euskaltegi munizipalaren funtzioarekin.
Aipagarria ere Arbelaitz Jauregia, familiarena, non kide batzuk Erregearen Mezulari Nagusiak izan ziren eta sarritan errege-erreginen familia eta ahaideentzako eta Espainiako zein Atzerritarreko nobleentzako ostatua izan zena hiritik pasatzerakoan.