Inprimatu

Margo eta Marrazketa Txapelketa

Nork idatzia: Compañía Olaberria.

2007ko irailean, auzoko umeentzat margo eta marrazketa txapelketa antolatzeko ideia sortzen da, jai eguneko dataren inguruan eta San Martzialeko Alardea gaia izanda. Horrez gain, txapelketa bukatutakoan beraiekin entsegu bat egiteko ideia aztertzen da, non mutilek gustoko duten musika tresna jotzeko aukera izango zuten eta neskek kantinera haizemailearekin lagunduko zuten.

Bilera ugari eta leku ezberdin asko aztertu ondoren, txapelketa Jose Basilio Aranburu plazan egitea erabakitzen da (Perujaran kalearen atzean) eta gero parte hartzaileekin batera entsegua Larreaundiraino burutzea.

Hiru mailetan sailkatzen da: 6-7-8 urtekoak, 9-10 urtekoak eta 11-12 urtekoak. Maila bakoitzeko lehenengo, bigarren eta hirugarren sariak banatuko dira.

Batzordeak auzoko denda eta taberna batzuekin jartzen da harremanetan eta konpainiari laguntzen diote janaria eta edaria oparitzen parte hartzaileentzako askaria prestatzeko. Denda batzuk zenbait materiala ematen dute ere txapelketako irabazleari oparitzeko.

1. Margo eta Marrazketa Txapelketa 2008ko ekainaren 21ean ospatzen da. Horrez geroztik urtero ospatu egiten da.