Inprimatu

Musika Tailerrak

Nork idatzia: Compañía Olaberria.

Margo eta Marrazketa Txapelketa urte gutxietan sendotzeak eta geroko haur-entseguak geroz eta bazkide gehiago lortzen laguntzen dute, jendeak San Pedro eta San Martzial eguneko desfilean parte hartu nahi duelako. Araudia dela eta, batzordeak ezin du onartu 18 urteko berako pertsonak bazkide bezala, baina auzoko bizilagunen interesa dela eta beste aukera bat eman behar dela ulertzen du.

Zenbait bazkideek, konpainian bertan martxak jotzeko era ezberdin ugari daudela aipatzen dute, askotan nahastea sortuz.

2011ko irailean, beste konpainietan bezala, txilibitu eta danborrekin jotzeko musika tailerrak sortzeko ideia lantzen da. Helburuak bi dira: bazkide izan ezin diren auzoko umeek eta gazteek martxa ezberdinak jotzeko ikastea da; eta irizpideak batzea, konpainia hobeto “entzuteko”, kontutan hartuta bazkide gehienok ez garela musikariak.

Lan-taldea sortzen da batzordean, beste konpainien esperientziak biltzen dituena eta sortutako proposamena bazkideek 2012ko apirilaren 13ko ohiko batzarrean onartzen dute.

Batzarraren oniritziarekin, batzordea IES Dunboa BHI-ren (Santa Elena ikastetxe zaharra zena) zuzendaritzarekin harremanetan jartzen da. Patioa uzten dute musika tailerrak egiteko. Lehenengoa 2012ko maiatzaren 12an egiten da.