Patricia López, Josema Carrero eta Jorge de la Sota epaimahaikide gisa sartzen dira
X. "Olaberria Konpainia" Argazki Lehiaketako epaimahaia aste honetan eratu da, beste hiru kide gehituta. Patricia López, Josema Carrero eta Jorge de la Sota lehiaketaren hamargarren edizio honetako argazki irabazleak aukeratuko dituen epaimahaiaren kide izango dira.
Lehiaketaren oinarrien arabera, epaimahaia bi establezimendu laguntzailek, batzordeko bi kidek eta konpainiako hiru soldaduk osatzen dute. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Yone Álvarez (Yone ile-apaindegi mistoa), Patricia López (Antúnez taberna eta 2023ko kantinera), Javier García Nieto (konpainiako kapitaina eta batzordeko kidea), Josema Carrero (batzordeko kidea), Jokin Aristizabal (konpainiako soldadua), Eusebio Gil (konpainiako soldadua) eta Jorge de la Sota (konpainiako soldadua).
Aurtengo argazkiak
Argazkiak 2024koak izan beharko dute, eta Olaberria Konpainiarekin lotuta egon beharko dute, bai San Martzial Alardean, bai konpainiak parte hartzen duen gainerako ekitaldi eta jardueretan: San Pedro eguneko ikuskaketa, entsaioak, Alardealdia, Marrazki eta Pintura Lehiaketa, musika tailerrak, bozketak, batzarrak, bilerak, etab.
Lehiaketa pertsona guztientzat zabalik dago, adin, sexu edo inolako baldintzarik gabe. Izen-ematea doakoa da,
E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
helbidera idatzi behar da. Aurkeztutako argazkiek argitaragabeak eta originalak izan beharko dute. Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Entregatzeko azken eguna irailaren 30 izango da, eta aipatutako helbide elektronikora bidali beharko dira, argazkien izenburua, egilearen izena eta abizenak eta harremanetarako telefono bat adierazita. Lehiaketaren irabazleak urtea amaitu baino lehen jakinaraziko dira, eta sari-banaketa José Basilio Aranburu plazatxoan egingo da, oraindik zehaztu gabe dagoen egunean.
Hiru argazki onenentzako sariak egongo dira eta guztiak konpainiaren artxiboan sartuko dira. Argazki onenen aukeraketa bat establezimendu laguntzaileren batean jarriko da ikusgai, baita webgunean eta sare sozialetan ere.
Saray López, azken irabazlea
Gogoratu behar da Saray López González, Guztion Alardea argazkiarekin, izan zela azken edizioko irabazlea. Bigarren saria Karina Aguirre Altuna eta En blanco y negro izeneko bere argazkiarentzat izan zen. Hirugarren saria, berriz, Jorge López Lorigados eta ¡Con paso firme! izeneko bere argazkiarentzat izan zen.
Oinarriak kontsultazeko, hemen klikatu.