Inprimatu

BANDERINA, MUNIZIOA ETA SOLDATAREN JASOTZEA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Ekitaldia Irungo Kasinoan izan da

Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina), Santi Pérez (danborren kaboa), Jesús Lorenzo (atzeko sarjentua) eta Joxe Aramburu (atzeko kaboa) Olaberria Konpainiaren ordezkari gisa joan dira San Martzial Alardea osatzen duten konpainiei eta unitateei banderinak, munizioa eta soldata emate ekitaldira.

Ekitaldia Irungo Kasinoan izan da, San Pedro eguneko goizeko lehen orduan. Armen Ikuskaketaren aurreko azken adierazpenen ondoren, konpainiak banderinarekin, munizioarekin eta soldatarekin argazkia egin du.