BOTOA BERRITZEA ETA LORE-ESKAINTZA SAN MARTZIALEN
Konpainiako ofizialak lore-eskaintzan eta botoa berritzeko ekitaldian izan dira
Olaberria Konpainiak, San Martzial Alardea osatzen duten gainerako konpainia eta unitateekin batera, botoa berritu du Aldabe haitzean ekainaren 30ean, gure arbasoek 1522ko San Martzialeko batailaren ondoren emandako hitza betez.
Olaberria Konpainiatik Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Eneritz Martiarena (kantinera) eta Iñaki Martiarena (banderina) izan dira.