Inprimatu

HISTORIAKO LEHENA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Olaberriako Diana Gurmendi etxean jo da historian lehen aldiz

Gurmendi etxea, Eneritz Martiarena aurtengo kantineraren etxea, Olaberria Konpainiaren historiara igaroko da 2024tik aurrera. Izan ere, Olaberriako Diana jo da bertan lehen aldiz San Martzial egun batean, Alberto Ubiria musikari profesional eta konpainiako kideak konposatuta.

Historiako lehen diana hau jo dutenak Javier Oreja (kaboa), Alberto Ubiria, Iñaki Ubiria, Dani Cambón, Gorka Iparraguirre, Yeray Julián, Joxe González, Imanol Celihueta eta Fernando García Nieto izan dira pifanoen sailetik. José Luis Martín (kaboa), Mikel Formoso, Ramón Ubiria, Emilio Etxebeste, Iñaki Merquelanz, Jon Merquelanz eta Ander Echeveste erredobleetatik. Eta partxeen sailetik, Santi Pérez (kaboa), Igor Urdangarín eta Aitor Planas. Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza) eta Iñaki Martiarena (banderina) ere bertan izan dira, Eneritz Martiarenaren senide eta lagunekin batera.

Gurmendi etxean interpretatu ondoren, Olaberriako Diana Estebenean ere jo da, konpainia Urdanibia plazara abiatu aurretik.