Inprimatu

OPARI BEREZI BAT KANTINERARENTZAT

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier Grandek Alardean partxea jotzeko erabiltzen dituen baketak oparitzen dizkio urtero kantinerari

Larreaundiko Lerroak haustearekin bat eginez, joan den ekainaren 30ean Olaberria Konpainiak dituen tradizioetako bat bete da berriro. Izan ere, Javier Grande partxeen saileko kideak Eneritz Martiarenari San Martzial Alardean partxea jotzeko erabili dituen baketak oparitu dizkio.
    
Javier Grandek 30 urte daramatza konpainian partxea jotzen, eta 2011tik, Alardea amaitzen den bakoitzean, egun horretan urte horretako kantinerari desfilatzeko erabili dituen baketak oparitzen dizkio.