Inprimatu

MUSIKA TAILERRAK BUELTAN DIRA SAN MARTZIAL MARTXAK JOTZEN IKASTEKO

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean, 8an eta 15ean izango dira,16:30etik 18:30era


Olaberria konpainiak musika tailerrak antolatu ditu aurten ere San Martzial martxak jotzen irakasteko. 2012an hasitako proiektuak helburu bikoitza du oraindik ere: auzoko haur eta gazteei martxak jotzen ikastea eta jotzeko irizpideak bateratzea.

Konpainiako batzordea eta Mugarriluze Alardearen Aldeko Emakume Elkarteko zuzendaritza batzordea IES Eguzkitza BHIko (Santa Elena ikastetxe ohia) zuzendaritzarekin harremanetan jarri dira berriro, ikastetxeko patioa lagatzeko, musika-tailerrak bertan egin ahal izateko. Maiatzaren 25ean eta ekainaren 1ean, 8an eta 15ean izango dira, 16:30etik 18:30era.

Urtero bezala, bandako kideen laguntza eskatzen da musika-tailerrak antolatzen parte har dezaten eta egun horietan beren instrumentuekin joan daitezen.