Inprimatu

BANDERINA, MUNIZIOA ETA SOLDATAREN JASOTZEA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Ekitaldia Irungo Kasinoan izan zen

Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea), Martín Tellechea (alfereza), Alberto Etxebeste (alfereza), Iñaki Martiarena (banderina), Santi Pérez (danborren kaboa), Jesús Lorenzo (atzeko sarjentua) eta Joxe Aramburu (atzeko kaboa) Olaberria Konpainiaren ordezkari gisa joan ziren San Martzial Alardea osatzen duten konpainiei eta unitateei banderinak, munizioa eta soldata emate ekitaldira. Halaber, Alardearen Batzarreko kide eta konpainiaren erredoble den Noël d´Anjou ere bertan izan zen.

Ekitaldia Irungo Kasinoan izan zen, San Pedro eguneko goizeko lehen orduan. Armen Ikuskaketaren aurreko azken adierazpenen ondoren, konpainiak banderinarekin, munizioarekin eta soldatarekin egin zuen argazkia.