Inprimatu

Gure Konpainia

Nork idatzia: Compañía Olaberria.

Duela gutxi arte Olaberria Konpainia 1881. urteko San Martzialeko Alardea osatu zutenetariko bat zela uste zen. Azken ikerketak, berriz, izen honekin 1896. urtean atera zela lehenengo aldiz diote. Aldez aurretik Konpainiak arma-ikustatzeetan Ergoien Auzoa bezala agertzen da.

Kronikek diotenez 1939. urtean, Olaberria Konpainiari soldadu bat falta zitzaion derrigorrezko kopurura iristeko eta isuna ez jasotzeko eta desfilean postua ez galtzeko, Kapitainak auzoko baserrien artean gudari bat aurkitzeko agindu zuen eta Makatza baserrian bat aurkituta desfilatu egin ahal izan zuen.

40ko hamarkadan Konpainia Estebeneatik ateratzen zen soinu batek lagunduta. Urdanibia plazaraino joaten zen San Martzialeko martxa jotzen eta bertan txistua eta danbor batek ordezkatzen zuten.

Estebenea entseguak, nahiz San Pedro eta San Martzial egunetarako geralekua izaten jarraitzen du. Konpainiak soldaduak irabazi egin ditu urteak pasata eta auzoa handitzen joan da, Larreaundi, Erribera edo Perujaran esate baterako. Gaur egun San Martzial egunean 500 soldadu desfilatzen dute.