Inprimatu

KONPAINIAK EKAINAREN 30EAN JOKO DU LEHEN ALDIZ OLABERRIAKO DIANA

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Banda sekzioko kideekin talde bat osatu da eta entsaio-egutegi bat adostu da, baita San Martzial egunean diana interpretatuko den ordua eta lekua ere

Olaberria Konpainiak ekainaren 30ean joko du lehen aldiz Olaberriako Diana. Konpainiaren batzordeak lantalde bat sortu berri du banda sekzioko kideekin, eta joan den martxoaren 12an bildu da Palmera Monteron, entsaio-egutegi bat adosteko eta San Martzial egunean martxa berri hori interpretatuko den ordua eta lekua finkatzeko. Taldea, ados jarrita, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an bilduko da martxa berria entsaiatzen joateko, aurtengo musika tailerretan eta entsaioetan ere joko dena. Era berean, Olaberriako Diana San Martzial egunean kantineraren etxean eta konpainia Estebeneatik abiatu aurretik jotzea erabaki du.

Olaberria Konpainiak 2021eko ekainean ohiko batzarrean onartu zuen diana bat izateko proiektua berreskuratzea. Alberto Ubiriak, lanbidez musikaria eta konpainiako kidea, proposamen bat aurkeztu zuen. Proposamen hori onartu egin zen eta entsaioetan nahiz musika tailerretan entsaiatu izan da urte hauetan.