Inprimatu

OLABERRIA, SAN PEDRO EGUNEKO MEZAN

Nork idatzia: Compañia Olaberria.

Javier García Nieto, Iñaki Aguirrezabala eta Santi Pérez Junkaleko Andre Mariaren Elizan emandako mezan izan ziren

Javier García Nieto (kapitaina), Iñaki Aguirrezabala (tenientea) eta Santi Pérez (danborren kaboa) Olaberria Konpainiaren ordezkari gisa joan ziren San Pedro egunean Junkaleko Andre Mariaren Elizan emandako mezara.

Irungo Kasinoan San Martzial Alardea osatzen duten konpainia eta unitateei banderinak, munizioa eta soldata emateko ekitaldiaren ondoren, Meza Nagusia egin zen Junkaleko Andre Mariaren Elizan, Eslavako "Tu Es Petrus"-en interpretazioarekin, parrokiako abesbatzaren eta hiriko beste abesbatzetako kideen eskutik. Konpainiaren tradizioa da kapitaina buru duen ordezkapen bat bidaltzea.